Gas errebisioen inguruko ustezko iruzurrak direla eta, kontsumitzaileen bulegoak aholku batzuk zabaldu ditu

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 19a, 02:00

KIUBak dio azken egun hauetan arazoak sortu direla etxez-etxeko errebisioekin, ´urtero bezala`, eta erabiltzaileei jarraitu beharreko pausuak azaldu dizkie.

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak aholku sorta bat zabaldu du, Hernanin etxez-etxeko gas errebisioetan arazoak izan direlako. Diotenez, enpresa bat dabil Hernanin gas instalazioa dutenei errebisioa eta mantenimendu kontratua eskaintzen eta aurreko urteetako irregulartasunak ebitatzeko, zera jakinarazi du KIUBak: -Gas instalazioen azterketa 5 urtean behin egin behar da butanoaren kasuan eta 4 urtero gas naturalaren kasuan. -Baimendutako instalatzaile batek egin behar du azterketa (karneta erakutsi behar du). -Kontsumitzaileak aurrekontua eskatu dezake. -Ordainketa azterketa bukatzean egin behar da, eta faktura eta ziurtagiria jaso behar da. -Zalantzarik izanez gero, KIUBarekin harremanetan jarri (Sandiusterri, 1 edo 943-557854).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!