Sergio Roman CD Hernaniko korrikalariak irabazi zuen herenegun Urnietako XI. Herri bira. Hernaniarrak 31:00 denbora egin zuen eta bigarren sailkatuari, Xabier Azkue errenteriarrari 49 segundu atera zizkion.
105 parte hartzaile azaltzen dira www.herrikrossa.com web guneko sailkapenean eta beste korrikalari hernaniar batzuk ere atera ziren, zazpi hain zuzen ere: Aitzol Arregi (9garren); Daniel Perez (18garren); Luis Enrique Gallego (19garren); Gonzalo Saavedra (49garren); Ibon Bereziartua (51garren); Justo Mujika (67garren); eta Andoni Urbistondo (80garren).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!