Hernaniko udaleko berdintasun sailak genero ikuspegia lantzen duten ikastaroak antolatu ditu, Jabetze Eskola egitasmoaren barruan, eta izen ematea irekita dago, irailaren 28ra arte. Literatura, komunikazioa eta sexualitatea landuko duten lau ikastaro izango dira eta urrian hasiko dira. Apuntatzeko edo informazioa biltzeko t irantzu-j@hernani.net helbide elektronikoa eta bi telefono zenbaki (943-337017 eta 943-337043) jarri dituzte jendearen esku.
Helburua, emakumearen parte hartzea udalerrietan
Gipuzkoan iaz abiatu zen egitasmoaren helburua herrietan emakumearen parte hartzea bultzatzea da eta horretarako, urrian hasiko diren lau ikastaroez gain, beste hainbat ere jarriko dituzte aurrerantzean: autodefentsa, DJ lantegia, irratia eta komunikazioa eta abar. Bizkaiko herri batzuetan (Basauri, Getxo, Ondarru eta Ermua) izandako esperientzia ona ikusita, ekarri zuten ekimena Gipuzkoara eta Hernaniko udalaz gain, Eibarkoak, Arrasatekoak eta Irungoak ere martxan jarriko dituzte ikastaroak. Ikastaro hauek bereziki interesgarriak izan daitezke unibertsitateko ikasleentzat. EHU eta Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako akordioaren bidez, kredituak lortu ahal izango dituzte ikastaroak egiten dituzten ikasleek.
Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak. - Asteartetan 18:00-20:00. Urriak 16-abenduak 18. Euskaraz.
Gure erotismoa tratu onaren bidean. - Asteazkenetan 18:00-20:00. Urriak 17-abenduak 19. Euskaraz.
Munduko emakumeen literatura. - Hileko 1. eta 3. ostegunetan. 19:00-21:00. Urriaren 18an hasita, ikasturte osoa. Euskaraz.
Literatura eta emakumeak. - Hileko 2. eta 4. ostegunetan. 19:00-21:00. Urriaren 11n hasita. Gazteleraz.
Izena emateko epea: Irailaren 17tik 28ra. irantzu-j@hernani.net 943 337017 edo 943 337043