Hernanik bazekien partidu zaila izango zuela atzo ligako lehenengoa, baina borroka latz eginda 2-1 irabaztea lortu zuten zuriberdeek. Lehen zatian aukera asko izan zituzten etxekoek, baina ez zuten asmatu baloia porterian sartzen. Eta horrelakoetan gertatu ohi dena, Ostadarrek hartu zuen bigarren zatian aurrea, 0-1. Hernaniarrek ez zuten etsi ordea, eta erasoan jarraitu zuten; Garazi Zarautz eta Olaia Eizagirreren golek 2-1 aurreratu zituzten zuriberdeak. Hernanik hirugarrena egiteko aukerak ere izan zituen, baina partidu bukaeran, Ostadarrek min haundia egin zuen kontraerasoan eta golen bat jasotzeko zorian ere izan zen Hernani.