Tolarea Kofradiak 800 edalontzi inguru banatu zituen.
Sagar eta Sagardo Eguna izan zen atzo Gudarien plazan, Tolarea kofradiak antolatuta. Hernaniko sagardotegietako sagardoa izan zen aukeran eta eguraldi beroak animatu zuen jendea edatera. Guztira 800 bat edalontzi banatu zituen Tolarea Kofradiak, atzo bertan jakitera eman zuenez. Aurreko urteetan baino kopuru txikixeagoa da, baina herrian hainbeste ekitaldi batera izanda normala ere badela iritzi zioten antolatzaileek. Gudarien Plazan primerako giroa izan zen, sagar erakusketak eta bestelako erakustaldiek alaitu zuten festan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!