Arratsaldeon danoidi

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 17a, 02:00

Angel Olaranek gutun bat bidali du atzoko ekitaldietan parte hartu zuen jendeari esker ona adierazi eta herritarrei bere lanaren berri emateko.

Angel Olaranek gutun bat bidali du atzoko ekitaldietan parte hartu zuen jendeari esker ona adierazi eta herritarrei bere lanaren berri emateko.

´Arratsaldeon danoidi Arraroa eman lezake, elikadura txarra, janari falta, bazkari batekin ospatzeak. Eta arraroa izan ez dadin, ausartzen nahiz eskatzera, kontuan izan ditzazuela erdi hutsa dagoen plater baten aurrean dauden milaka umeak; eta oraindik parre egiteko gauza dira, gozatzeko, eta bete ez direnean negarrik ez egiteko. Ez dakite kejatzen jatena beti berdina delako, murritza eta ez ondo lagundua. Eskura dugunagatik esker oneko izan behar dugu, eta ez ziur izan egunero jan ahal izango dugula. Bazkari bakoitzak gure barruan esker oneko sentimendu bat piztu beharko luke. Gaurko keinu honetan eman duzuen laguntzarekin, giza kapital oso garrantzitsu eta beharrezko bat sortzen ari zarete; ume hauek, nagusi izatean, beren familien garapenean lagundu ahal izango dute, herrialdearen garapenean. Badira diotenak umeei jaten ematen laguntzea ia dirua botatzearen parekoa dela. Laguntza asistentziala dela pentsatzen dute eta garapen ekonomikoarekin erlazionatu. Ziurtatzen dizuet, ekonomikoki errentagarriagoa dela herri bateko umeen elikadura txarra konpontzea, ondorioak ordaintzea baino: ume gaixo ia kronikoak, sendagaien beharra, gurasoak orduak galtzen beren ume gaixoen ondoan, etxean nahiz ospitalean. Eta umeak behar bezala elikatzen ez badira beren bizitzako lehen 5 urteetan, beren ahalmen intelektuala bizitza guztirako gutxituko zaie, eta giza kapitalean galera izugarria suposatzen du horrek, eta nagusi direnean zama bat izango dira berriz ere beren familientzat. 1.600 umezurtzen kargu ari gara egiten: familian bizi dira, osasun ona eta teilatua dute, eskolara joaten dira. Ume hauek ez dute kalean bizitzeko beharrik, ezta neskek prostituitzeko beharrik ere. Egunotan ematen ziguten notizia, oraindik urtean 10 milioi ume hiltzen direla elikadura txarragatik. Eskerrik asko Wukroko neska mutilen izenean. Iaz, egun honekin hor izateko zortea izan nuen. Zuen artean eta sortutako giroan asko gozatu nuen. Kilometro batzuk bereizten gaituzten arren, hemendik ere zuengana elkartua egongo naiz. On egin dizuela`. Angel Olaran

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!