Ezker Batua-Aralar alderdiak prentsa ohar bat bidali du, biharko plenoan Giza Eskubideen Batzordearen alde egingo duela adierazteko. Ezker Batua-Aralar alderdiaren iritzian, ondorengo egin beharrak izango lituzke Giza Eskubideen Batzorde horrek:
- ´Pertsona guztien giza eskubideak, eta horiei dagozkien ideia guztiak defendatzea, eta gehienbat Hernaniko biztanleenak.
- Herrian gerta litezkeen gatazka sozialen azterketa (lanekoak, generoari dagozkionak, kultur bizikidetza, politika...) eta demokratikoki konpontzen saiatzea`.
- ´Irakaskuntzan eta hernaniarrentzat zabalkunde iturri diren beste alorretan giza eskubide hauek bultzatzea, errespetuan eta giza eskubideen defentsan oinarritutako herri kultura bat sortzeko`.
- ´Keja, salaketa eta erreklamazioak Udalerriko nahiz Udalerriz kanpoko dagozkion institizioari bideratzea`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!