Gipuzkoako Bertsolari txapelketako saioa igandean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 21a, 02:00

Bihar hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Orion eta Legazpin eta igandean Hernanin eta Zaldibian izango dira saioak. Hernaniko Bertso Eskolako Agin Rezola, Iker Alustiza eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bihar Orion, arratsaldeko 18:00etan. Igandean Aritz Zerain ariko da Zaldibian eta hiru hernaniar ariko dira Hernanin, Biteri kultur etxean: Joxe Luis Urdangarin, Unai Agirre eta Arnaitz Lasarte, Uxue Alberdi, Manex Mujika eta Gorka Etxeberriarekin batean. Igandeko saioak 17:00etan hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!