Emakumezkoen ligako taldeak gaur hasiko du liga, Lasarteko Ostadar taldearen kontra. Zubipen izango da partidua, 11:30etan, eta Jon Zabaleta eta Iñaki Lopezen taldeak garaipenarekin hasi nahi du denboraldia. Ostadar talde lasartearra ezagutzen dute hernaniarrek aurreko denboralditik, eta aurredenboraldian ere neurtu dituzte indarrak beren aurka. Orduan garbi irabazi zuen Hernanik, 2-0, baina gaurkoa beste kontu bat izango da: ´Beraiek denbora gutxi zeramaten entrenatzen eta alde haundia izan zen partidu hartan, batez ere partidu bukaeran` dio Jon Zabaleta entrenatzaileak. Hala ere, multzoko talde zailenetakoa izango omen da Ostadar, ´Tolosa eta agian Urnietarekin batera`. Aurredenboraldian emaitza onak lortu ditu Hernaniko taldeak, bere mailako talde guztiei irabaztea lortu baitute.
Kadeteetatik 5 errefortzu iazko blokeari
Iaz kadete izan ziren bost jokalari aurten lehen taldean izango dira eta horrez gain, beste bi jokalari ere fitxatu ditu Hernanik. Bajak ere izan dira, baina taldeak aurreko denboraldiko blokea mantendu egin du eta talde osatuagoa izango da aurten.