ohartarazi zuen David Muñoz Hernaniko entrenatzaileak, ´partidu tranpa` zela atzokoa eta halaxe gertatu zen, Zumaiako talde igo berriak puntu bat lapurtu baitzuen Zubipetik, 1-1 berdinduta.
Partidu orekatua
Espero zitekeen bezela, etxekoak izan ziren baloiaren jabetza hartu eta golaren bila atera zirenak. Hala ere, berehala ikusi zen bisitariak ez zetozela atzean itxi eta berdinketaren bila. Beraiek ere baloia ondo mugitzeko gai zirela erakutsi zuten eta bazutela asmoa etxekoen atera hurbiltzeko. Etxekoei, berriz, sakontasuna falta izan zitzaien eta ez zuten zirrikiturik aurkitzen arriskuko jokaldiak egiteko.
Golak bigarren zatian
Partiduko bi golak bigarren zatian eta ia bata bestearen atzetik etorri ziren eta biak ere geldikako jokaldien ondorioz. Bisitariak aurreratu ziren. Falta batean bonbeatutako baloia bigarren zutoinera iritsi zen eta han buruz errematu zuten desorekatuta, baina baloia mantxo mantxo etxekoen atean sartu zen. Handik 4 minutura, antzeko falta batean, Torrek area barruan kontrolatu eta largerora errematatu zuen eta erretxazea aprobetxatu zuen Bakerok berdinketaren gola egiteko. Hortik aurrera partiduak dinamika berean jarraitu zuen eta etxekoak atera gehiago inguratu baziren ere, ez zuten beste golik lortu. Nabaritu zen, oraindik denboraldiko bigarren partidua zela. Talde zuriberdeak badu oraindik hobetzeko margena.