Wukrorekiko elkartasun eguna izan zen atzo Hernanin, Angel Olaran misiolari hernaniarrak Wukro herriko umezurtzen alde egiten duen lana babesteko. Atzoko egunaren helburua Wukrora bidaltzeko dirua biltzea zen batetik eta jendea kontzientziatzea bestetik.
Txanpon katea
Goizean txanpon katea egin zuten Plaza Berrin, 50 zentimoko txanponekin. Lehenengo txanpona Yohanesek jarri zuen Aimar anaiarekin batean. Yohanesek zortzi urte ditu eta bost urte zituenean etorri zen Etiopiatik Hernanira bizitzera. Aimar anaia, berriz perutarra da. Txanpon katea Gazte Asanbladak antolatu zuen eta umeentzako jolasak ere egin zituzten ondorenean.
Bazkaria Atsegindegin
Bazkaria Atsegindegin izan zen eta 200 lagunetik gora elkartu ziren eta gustora zeuden antolatzaileak.