Hitzaldia astelehenean izango da, arratsaldeko 18:30etan, AFAGI elkarteak antolatuta.
Alzheimerra duen gaixoa etxean hitzaldia izango da datorren astelehenean, irailak 17, Sandiusterrin, AFAGI elkarteak antolatuta. Alzheimerraren Mundu Mailako Eguna da irailaren 21ean eta horren bueltan antolatutako jardunaldien barruan dago datorren astelehenean Hernanin izango den hitzaldia. Hizlariak, Borja Inza terapeuta okupazionala eta Ana Orbegozo erizaina izango dira. Aste guztian izango dira hitzaldiak Hernanin, Tolosan, Donostian eta Eibarren.
AFAGI berak dioenez, ´Alzheimerra da adinekoen dementzia gaitz nagusia. Pentsamendua, memoria eta hizkuntza kontrolatzen dituzten garuneko neuronen pixkanakako galera sortzen duen gaixotasun neurodegeneratiboa da`. Gaur gaurkoz ez du tratamendu eraginkorrik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!