Sega jaialdi ederra eta luzea atzo Arkaizpe baserriko sailetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 16a, 02:00

Milaka Bilaka ekimenaren aldeko sega jaialdiak segalari eta ikusle asko bildu zuen.

Milaka Bilaka ekimenaren aldeko sega jaialdia izan zen atzo Santa Barbaran, Arkaizpe baserriko belazean. Hemezortzi segalari aritu ziren nor baino nor, gizon eta emakume bikoteak osatuta. Lan haundia jarri zuten antolatzaileek eta arratsaldeko 17:30ak pasatxoan hasitako jaialdia, iluntzeko 21:00ak inguruan bukatu zen. Irabazleak M. Gabirondo eta Etxebarria izan ziren. Bigarren, Ainhoa Ansa aranoarra eta Etxeberria; eta hirugarren, Ixabel Ansa Hernanin bizi den aranoarra eta Joxe Gabirondo.

Milaka Bilakaren alde
Milaka Bilaka ekimenak, funtsean, Euskal Herriaren etorkizuna herritar guztien erabaki askean oinarritu behar dela aldarrikatzen du eta atzo bildutako dirua ekimena bultzatzeko izango da. Festa amaierako afaria eta sari banaketa Elutxeta sagardotegian egin zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!