Iturritxo auzo elkarteak jakitera eman du, auzoko Haur Txokoan izena eman nahi dutenek aukera dutela Iturritxoko lokalean, gaur, bihar eta etzi, arratsaldeko 19:00etatik 19:30etara. Berez irailaren 17ra arte dago irekita izen ematea baina irailaren 15a ondoren izena eman nahi duenak bere datuak (izena, bi abizen, adina eta telefonoa) auzo elkarteko buzoian bota litzazke. Haur Txokoak 14 urtera arteko neska-mutilentzat antolatzen ditu Kultura sailak eta Hernaniko auzo askotan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!