Sega jaialdia izango da larunbatean, 17:30etan Hernanin, Milaka Bilaka ekimenaren alde eta txartelak salgai daude Zumitza eta Joxe Mari tabernetan, 10 euroan. Segalaririk onenak ikusteko aukera izango da gizon eta emakumez osatutako bikotetan, Arkaitzpe baserriko belazeetan: Olano-Lapazaran, Gorostidi-Urki, I.Ansa-Gabirondo, Geresta-Goikoetxea, Astondoa-Alkorta, Mazkiaran-Arteaga, A. Ansa-Mariñelarena, Garin-Kanflanka eta Gabirondo-Etxebarria. Ondorenean berriz, afaria izango da Elutxeta sagardotegian, eta txartelak salgai daude Zumitzan, 25 euroan. Milaka Bilaka ekimenak, funtsean, Euskal Herriaren etorkizuna herritar guztien erabaki askean oinarritu behar dela aldarrikatzen du eta dei egin diote ideia honekin bat egiten duten herritar guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!