Sagar eta Sagardo Eguna gaur plazan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 16a, 02:00

Tolarea Kofradiak antolatuta XIII. Sagar eta Sagardo Eguna izango da gaur Hernanin, goizeko 11:30etatik aurrera. Hernaniko 12 sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera izango da, txistorra, hirugihar eta gazta pintxoz lagunduta. Horrez gain, sagar mota desberdin ugari biltzen dituzten erakusketak ere jarrita egongo dira Plazan, Manu Iradi eta Mari Karmen Urangaren eskutik. Kixkiarekin sagarra biltzen ere ariko dira eta Barkaiztegi sagardotegikoek tolare zaharrean sagarra nola zanpatu erakustaldia egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!