Kontxako badiako probarekin hasi dute denboraldia Hernaniko igerilariek

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 12a, 02:00

Peru Alfaro hernaniarra 4garren izan zen 25:29 denborarekin. Leire Gonzalez de Celis 23garrena izan zen 34:14 denborarekin.

Hernaniko igerilariak prest daude denboraldi berriari ekiteko, eta motorrak berotzeko asmoz, igeriketa taldeko zenbait igerilari Kontxako Badiako proban atera ziren, Hernaniko igerilari popularrekin batean. Peru Alfaro San Ildefonso izan zen hernaniarretan onena, proba guztia onenekin batean egin azkeneko esprina disputatuta. Laugarren postuan bukatu zuen hernaniarrak eta gustora zegoen proba bukaeran: ´onenekin batean egin dut proba eta gustora nago. Bukaeran funts pixka bat falta izan zait esprinerako` esan zion Hernaniko Kronikari. Irabazlea Alvaro Vicente izan zen, Bidasoa taldekoa, 25:11 denborarekin. Peru Alfaro hernaniko triatloilariak, gainerako igerilariak ez bezala, denboraldia bukatutzat eman du eta deskantsu bat hartuko du orain, denboraldi berriari indarrean ekiteko. Nesketan, Leire Gonzalez Nesken mailan, Leire Gonzalez de Celis izan zen hernaniarrik onena, 34:14 denborarekin, 23garren postuan. Irabazlea Mª Teresa Garcia Fortuna taldekoa izan zen 28:46 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!