Matrikula zabalik Hernani eta Astigarragako AEKn

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 12a, 02:00

´Euskaraz hitz egiten ikasi, irakurtzen trebatu, idatzi, akatsak zuzendu, bere neurrirako lan programak nahi dituztenek...` Hernani eta Astigarragako AEKn dute aukera, izen ematea zabalik baita dagoeneko, ordutegi honetan: 09:00-13:30 eta 16:00-20:00. Ikasle bakoitzaren beharren arabera 4, 3, 2 edo egun bakarreko ikastaroak eskaintzen dituzte. Hau da ikasturterako eskaintza: - Astean 4 egunez: euskalduntze maila guztiak. - Astean 3 egunez: alfabetatze maila eta azterketak (EGA, hizkuntza eskakizunak...). - Astean 2 egunez: etorkinentzat taldeak. - Astean behin: autoikaskuntza, 5 urteko esperientzia duen tutore taldearekin. - Norberak nahi duenean: On line ikastaroak, Zilegi Eskola. Aurtengo AEKko berrikuntza nagusia, berriz, astean behin eta hiruhileko eskaintzak dira: Euskaltzaindiaren arauak, akats arruntak zuzendu, irakurtzen trebatu, inprimaki eta paper ofizialak betetzen ikasi, hitz egin, idatzi eta ahozko azterketak prestatu... Informazioa: Hernani: 943 557801 hernani@aek.org edo Larramendi 11n. Astigarragan: 943 557354 astigarraga@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!