Buruz buruko Kronika pelota txapelketa irailaren 29an hasiko da eta izen ematea zabalik dago Kronikan bertan, irailaren 23a arte. Buruz buru jokatuko da, 4 1/2aren barruan, eta ligaska eta kanporaketak jokatuko dira. Baldintzak dira 18 urte izatea eta hernaniarra izatea, eta Hernanitik kanpoko jendeak izena emanez gero, ligaska denen artean jokatu eta sari berezia jokatuko da haien artean. Izen ematean 5 euro ordaindu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!