Gazteen Trikitixa Txapelketa datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 11a, 02:00

Krixkitiña dantza taldeak antolatuta, IX. Gazteen Trikitixa Txapelketa izango da datorren igandean Gudarien Plazan, eguerdiko 12:00etan hasita, Udalak, Musika Eskolak eta Oronak lagunduta. Sei bikotek hartuko dute parte, Hernani, Anoeta, Zestoa, Donostia eta Andoaingoak. Hernanikoak hiru bikote hauek dira: Irati eta Maider Ugalde, Maialen Murua eta Alaitz Vangeneberg, eta Aitziber Errazkin eta Amaia Mujika.

Hiruna pieza jotzeko
Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu: trikitixa, porrusalda eta fandango edo arin-arina. Gauza asko dira epaileek kontuan hartu behar dituztenak puntuatzeko orduan: doinuaren zailtasuna, soinuaren ejekuzioa, panderoaren ejekuzioa, erritmoa eta kantua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!