Goi mailako zikloetarako sarbide froga prestatzeko ikastaroa Hernani Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 12a, 02:00

Goi mailako lanbide heziketako zikloren bat egin nahi dutenek Hernani Institutuan dute aukera, sarbide froga prestatzeko. Sarbide frogako azterketa gaindituz gero, nahi den zikloa egin liteke eta aurkezteko bi baldintza hauetako bat bate behar da: 1) Erdi Mailako ziklo bateko Titulua izatea; edo 2) 20 urte baino gehiago izatea. Baldintzetako bat bete, baina azterketa gainditzeko gai sentitzen ez denak ,Hernani Institutuan du horretarako ikastaroa.

Izen ematea zabalik

Ikastaroak 210 ordu ditu, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara. Gainera, Erdi Mailako Zikloko Titulua izanez gero, azterketako arlo teknikoa konbalidatua izango dute ikasleek, eta matematika eta gaztelania ikasgaiak bakarrik gainditu beharko dituzte. Izen ematea zabalik dago ostiralera arte. Informazio gehiago nahi duenak Institutura deitu eta Jon Murgiondo edo German Perezen galdera egin (943 551958/943 551188).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!