Kurtso berria hasiko dute, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 10a, 02:00

Gaur hasiko dute ikasturtea Langile ikastolako lau ikastetxeetan: ñ Haur Hezkuntzan goizeko 09:00etan izango dute hasiera, eta eguerdiko 12:00etan irtengo dira. Jangelan geratuko diren ikasleak berriz 14:30ak aurretik jaso beharko dira. 2 urtekoentzat jangela zerbitzua aurrerago hasiko da. ñ Lehen Hezkuntzan ere goizeko 09:00etan hasiko dute ikasturtea eta irteera 13:00etan izango da. Hemen ere jangelan geratzen diren ikasleak 14:30ak baino lehen jaso beharko dira. ñ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak goizeko 10:00etan izango dute ikasturteko aurkezpena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!