Arla-Maule irteera, hilaren 16an

Kronika - Erredakzioa 2007ko irailaren 10a

Mendiriz Mendi hasi da berriro ere irteerak antolatzen. Oraingoan Donaixti ingurutik Maule aldera abiatuko dira, hilaren 16an. Izena emateko epea irailaren 14an bukatzen da eta horretarako Mendiriz Mendik Iturregi plazan duen lokalera joan behar da, astelehen, ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!