HERNANIKO Berdintasun Sailak Jabetze Eskola programa jarri du martxan. Bertan emakumeentzako hainbat tailer antolatu ditu, sexualitatea, komunikazioa, eta literaturaren ingurukoak. Denetan ere genero ikuspegiak garrantzia izango du. Jabetze Eskolak Hernaniko Berdintasun Sailak aurrera atera ditu, Irun, Eibar eta Arrasateko Udaletako Berdintasun Sailekin elkarlanean. Bizkai aldean proiektu honek izandako arrakasta ikusita, iaz hasi ziren herri hauetan landu zitezkeen tailerrak diseinatzen eta ikasturte honetarako martxan izango dira.
Jabetzea eta parte hartzea
Berdintasun Kontseiluak adierazi du tailer hauen helburua dela udalerrietan emakumeen parte hartzea sustatzea, ´eragina izan dezaten bai politika publikoan, bai gainontzeko esparru sozial eta kulturalean, non historikoki baztertuak izan diren` adierazi du. Jabetzeak zer esan nahi duen ere azaldu du Berdintasun Kontseiluak: ´jabetzea da onartzea norberaren eskubideaz eskubide horiek izateko, norbere ahalmena ezagutzea asmoak aurrera eramateko`.
Kredituak
Ikastaro hauekin aukera askeko kredituak lortu ditzakete unibertsitatean dauden emakumeek, izan ere EHU eta Mondragon Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu dute. Bestalde, jakinarazi dute aurrerantzean beste ikastaro batzuk ere izango direla: Jendaurrean hitz egiteko teknikak, Autodefentsa, Parte hartze sozio politikoa, DJ lantegia, Irratia eta komunikazioa, Blogak eta komunikazio digitala, Subjetibotasuna eta identitate femeninoa, eta Maitasun harremanak eta tratu onak, esate baterako.
JABETZE ESKOLA:
Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak.
- Asteartetan 18:00-20:00. Urriak 16-abenduak 18. Euskaraz.
- Sexismoak hizkuntzaren erabileran eta generoak komunikazioan duen eragina aztertuko dute.
Gure erotismoa tratu onaren bidean.
- Asteazkenetan 18:00-20:00. Urriak 17-abenduak 19. Euskaraz.
- Nola bizi dugu gure gorputza? Nola adierazten gure desioak? Zaila ala erraza da ezetz esatea? Gure fantasientzako tokirik ba al dago?
Munduko emakumeen literatura.
- Hileko 1. eta 3. ostegunetan. 19:00-21:00.
Urriaren 18an hasita, ikasturte osoa. Euskaraz.
- Ekialde Ertaineko, Asiako eta Afrikako emakumeek gaur egun
egiten duten literatura ezagutu, irakurri eta aztertuko dute.
Literatura eta emakumeak.
- Hileko 2. eta 4. ostegunetan. 19:00-21:00.
Urriaren 11n hasita. Gazteleraz.
- Emakumezkoen literaturaren tradizioa aztertuko dute, garai bakoitzeko idazleek bere garaian nagusitu zen kulturarekin
izandako elkarrizketa aztertuko dute, eta nola bizi iraun zuten
kultura horren aurka egin arren.
Izena emateko epea: irailaren 17tik 28ra.
Izena emateko: irantzu-j@hernani.net
943 337017 edo 943 337043