«Dena ezin hobeto atera da eta auzotarren inplikazioa ikaragarria izan da»

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 10a, 02:00

ZIKUÑAGAKO jaiak iritsi dira bukaerara, jai eta giroz betetako asteburuaren ondoren. Antolatzaileak pozez txoratzen daude festek izandako harrerarengatik eta auzotarren inplikazioarengatik: ´dena primeran atera da eta auzotarren inplikazioa ikaragarria izan da. Garai batean jaiak antolatzen zituzten zenbait pertsonek ere, hurrengo urterako eskaini dute beren burua jaiak antolatzeko` azaldu dute. Larunbat arratsaldean izan zen ur borrokan, auzo guztia aritu omen zen elkar bustitzen: ´borroka latza izan zen eta igandean jendeak errepikatu ere egin nahi zuen`. Batukadak ere harrera ona izan zuen eta jende ugari ibili zen taldearen atzetik dantzan. Gauean, 150 lagun bildu ziren afaritarako eta afalondorenean, kontzertuan eta tabernetan goizeko ordu txikiak arte izan zen giroa. Atzo, arratsalde partean izan zen giro gehiena, auzotarrentzat antolatutako jokoetan. Pelota partiduak ere izan ziren, auzotarrek egin eta pintatuko frontoian. Festek sentsazio ona utzi dute auzoan eta hurrengo urtean ostiraletik hasi beharko litzakeela esan duenik ere bada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!