Oier Mendizabal pelotari hernaniarrak partidua jokatuko du bihar Errioxako Cenicero herrian. Esainekin batean jokatuko du, Koka eta Oteizaren kontra. Bestalde, aipatzekoa da Oier Mendizabal bolada onean dabilela, jokatutako azken partiduak irabazi egin baititu: Ordizian, Aratz Mendizabalekin batean eta Saralegi eta Izaren kontra jokatutako partidua 22 eta 17 irabazi zuen; Zeberion, Bengoetxea IVrekin batean eta Esain eta Peñagarikanoren kontra jokatutako partidua 22 eta 14 irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!