EPA-HHIn matrikula zabalik

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 6a, 02:00

Helduen Hezkuntza Ikastetxeak ere zabaldu du matrikulazio epea, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00-12:00 eta arratsaldeko 17:00-19:00. Ikasketak euskeraz nahiz gazteleraz egin litezke, eta Hernanin, Andoainen, Urnietan eta Astigarragan daude zentroak, Buruntzaldean. Guztietan eskaintzen dutena da: idazten eta irakurtzen ikastea; komunikazio trebetasunak hobetzea; ezagupenak gaurkotzea; eta bigarren hezkuntzako graduatua lortzea. Hernanin horrez gain, hizkuntzak ikasteko aukera dago (frantsesa, euskera, ingelesa eta atzerritarrei gaztelania). Informatika ikastaroak ere ematen dira. Unibertsitateko sarrera Oinarrizko titulua duen jendearentzat Hernanin eskaintzen dira beste zenbait aukera: 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarrera probarako prestakuntza. Horrez gain, baita informatika eta ingelesa ere. Informazio gehiago nahi duenak bertara deitu lezake (943 33 53 18) edo bertatik pasa (Antziola 62).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!