Hernaniko Udal Euskaltegiak ireki ditu ateak eta dagoeneko egin liteke matrikula, irailaren 21era bitartean. Matrikula egin nahi duenak astelehenetik ostiralera du aukera, 09:30-13:30 eta 16:30-19:30.
Berrikuntza, auto-ikaskuntza
Udal Euskaltegiak eskaintza zabala du aurten ere, eta auto-ikaskuntza izango da berrikuntza. Hau da 2007-2008 ikasturteko eskaintza: ñ Euskalduntzea: 2 ordu egunean, astelehenetik ostegunera; goizez, arratsaldez eta gauez; tutoretzak barne: ikasle bakoitzaren premiei erantzuteko. ñ Guraso eta merkatarientzako taldeak: Eguerdian, 14:30-16:30; Astean 6 ordu, 3 egunetan 2 orduz egunean. ñ Auto-ikaskuntza ñ Azterketak prestatzen dira: HABE, IVAP, EGA…; tutoretzak baliatzen dituzte azterketa horiek prestatzeko, norberaren premien arabera. ñ Hainbat jarduera osagarri ere prestatzen ditu Udal Euskaltegiak, erabilera sustatzeko: asteburuko barnetegiak, tailerrak...
Informazioa
Udal Euskaltegian Informazio gehiago nahi duenak Udal Euskaltegira deitu lezake: 943 33 18 96 telefonora edo idatzi euskaltegi@hernani.net-era.