Iaz baino egitarau gizenagoarekin dator Latsunbe Berri-Marieluts auzoko eguna

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 6a, 02:00

Auzoetako jaiak galdu diren urteak izan dira, baina susperraldi bat ere badute batzuk, Zikuñagakoak kasu, eta zenbait auzotan festa berriak ere ari dira antolatzen. Latsunbe Berri-Marieluts auzoak iaz antolatu zuen lehenengoz auzoko-eguna, eta aurten festa itxura haundiagoz dator, egun guztiko egitarauarekin. Goizean goiz futboleko eta fronteniseko txapelketetako finalak jokatuko dira, onderenean umeentzako jolasak antolatu dituzte, marrazkiak, trikitixa eta buruhaundiak... Iaz bezalaxe, herri bazkaria ere izango da Karobi elkartean eta arratsaldean ere ez da aspertzeko betarik izango, goizalderarte antolatu baitute festa.

Iluntzean, musika emanaldia
Festa gutxi izaten da gaueko berbena edo musika emanaldirik gabe, eta Latsunbe Berri-Marielutsen ere izango da aurten. Gauean musika emanaldia izango da Atarrabiyo parkeko oholtzan, goizalderarte. Zer musika emanaldi izango den zehaztu gabe badago ere, dantzarako aukera izango du festa luzatu nahi duenak.

Egitaraua
09:00 Futbol eta frontenis partiduak
10:30 Jokoak.
11:00 Marrazki erakusketa (marrazkiak norberak eraman behar ditu).
12:00 Trikitilariak eta buruhaundiak.
14:00 Herri Bazkaria Karobi elkartean.
16:30-19:30 Puzgarriak.
17:00 Musika Eskolako
ikasleen txaranga.
18:30 Ping-Pong erakustaldia.
19:00 Toka eta Igel txapelketa.
19:00 Malabarista eskola.
19:30 Txokolatada.
22:30-01:30 Atarrabiyoko oholtzan musika emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!