Kizkia taldearen sagardo lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko irailaren 5a

Kizkia taldeak urtero antolatzen duen sagardo lehiaketa hasiko da gaur. Hilaren 12 eta 19an izango dira beste bi sailkapen egunak eta finala hilaren 26an izango da, eguerdiko 13:30etan, Astigarragako Gure Izarra elkartean. Honako sagardotegi hauetako sagardoak izango dira lehian aurtengo edizioan. Hernanitik: Alberro, Elorrabi eta Otsua-enea. Astigarragatik: Rezola, Petritegi, Alorrenea, Oiarbide, Lizeaga, Gartziategi, Gurutzeta eta Larrarte. Donostiatik: Barkaiztegi. Lasartetik: Otegi. Usurbildik: Saizar. Oiartzundik: Baleio. Asteasutik: Sarasola. Urnietatik: Eula eta Galarraga. Tolosatik: Isastegi. Abaltzisketatik: Zalbide.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!