Emakumeentzako dantza sentsual tailerra, irailean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 5a, 02:00

Emakumeentzako dantza sentsual tailerra izango da irailean Biterin. Hiru asteko tailerra izango da, 2 orduko sei saiotakoa. Bertan emakumeek beren gorputza eta sentsualitatearekin konektatzeko aukera izango dute dantza eta mugimenduaren bidez. Dantza sentsuala, dantza garaikidea, dantza orientala, sabel dantza, eta sabel dantza gotikoaren arteko nahasketa da. Tailerra irailaren 10ean hasiko da. Saioak astelehen eta ostiraletan izango dira, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Izena emateko: 658 71 47 87.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!