EAk uste du udaletxeko arkitekto berriaren kontratazioan irregularitateak izan daitezkeela eta azalpenak eskatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 5a, 02:00

EAk arkitektoaren lan kontratuaren espedientearen kopia eskatu du, ´kontratu horren irregularitateak argitzeko asmoz`.

EUSKO Alkartasunak prentsa ohar batean bidez, Udalak aldi baterako kontratatutako arkitektoaren inguruan dituen zalantzen berri eman du. EAk jakinarazi du, arkitektoaren lan kontratuaren espedientearen kopia eskatu duela, ´kontratu horren inguruko irregularitateak argitzeko asmoz`. Horrekin batera, azaldu du uztailaren 23an egin zutela eskaera eta sei galderetatik alkatetzak bakarra (hirugarrena) erantzun duela. Eskaeraren bidez honako puntu hauek argitzea eskatu zuen EAk: 1)´Alkatetzak 2007ko uztailaren 6an arkitektoa kontratatzeko egindako proposamenaren kopia`. 2)`Ze irizpide jarraitu zen alkate anderearen kontratazio proposamenean, 2007ko uztailaren 13koa, aipatzen diren hiru arkitekto horiekin harremanetan jartzeko`. 3)´Hautaketa prozesuan parte hartu duten hiru arkitektoen izen abizenak`. 4)´Hautaketa prozesuan ‘epaimahai’ moduan parte hartu duten kideak (bai politikoak bai teknikoak). 5) ´Egindako proba praktikoaren edukina eta hautagaiek lortutako emaitza`. 6)´Lan esperientzia baloratzeko jarraitutako irizpideak eta hautagai bakoitzak lortutako emaitza`.

´Entxufismo baten aurrean`
EAk dio kontratua ilegala izan daitekeela: ´gardentasun minimo bat lortuko genuela uste genuen, baina oker ginen, amigismo eta entxufismo baten aurrean gaudela uste dugu. Arkitekto lanpostua sortu eta kaleratzen denean, arkitekto honek ustezko kontratu ilegal honekin hartutako esperientziaz baliatuko da, beste arkitektoen aurrean abantaila lortuz`. Bukatzeko EAk azaldu du, lan kontratu honekin lortutako esperientzia ez kontutan hartzea eskatu duela, ´aurkeztu daitezkeen arkitekto guztientzat baldintza berdinak bermatzeko`. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!