Larunbateko herri afarirako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 4a, 02:00

Larunbatean herri afaria izango da Zikuñagan. Jakinarazi dutenez afarirako txartelak salgai daude Zikuñagako Parrita eta La Cepa tabernetan, 10 euroren truke. Afalondorenean kontzertua izango da Hernaniko The Zepo eta Paristik etorritako Unlogistic eta One Second Riad taldeekin. Afaria gaueko 21:30etan hasiko da eta kontzertua 00:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!