LARUNBATEAN Behemendiko azoka izango da Plaza Berrin, hilero izaten den bezala, goizetik eguerdi aldera arte. Bertan denetariko produktuak erosi daitezke, nekazal inguruetan egindakoak denak: gazta, esnekiak, landareak, ogia, barazkiak, arrautzak, eta abar. Behemendi: landa garapen elkartea Behemendi Donostialdea eta Bidasoa inguruko 13 udaletxe hartzen dituen landa garapenerako elkartea da. Udalerri hauen artean dago Hernani. Beste eskualdeetan ere badaude elkarteak: Tolomendi, Debemen eta Goimen esate baterako. Behemendik herri bakoitzeko landa eremuko elkarteek osatzen dute. Hernanin, Santa Barbara, Akarregi eta Ereñotzu auzoak hartzen ditu. Helburua du, nekazal auzoak garatzea eta bertako baserritarren etorkizuna bermatzea, besteak beste.