Ikastaroetarako aurre matrikula gaurtik ostiralera

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 3a, 02:00

Biteri kultur etxeko ikastaroetan gaurtik ostegunera dago aurre matrikula egiteko aukera, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Plaza baino eskari gehiago dauden kasuetan zozketa bidez erabakiko dira taldeak, ostiralean, eguerdiko 12:00etan. Onartutakoek irailaren 10etik 14ra egin beharko dute matrikulazioa. Bestalde, Biteritik jakitera eman dute Laburmetrai tailerra orduz eta egunez aldatu behar izan dutela. Ostiraletan izango da, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Biteri kultur etxeak antolatzen dituen ikastarorik gehienak urrian hasiko dira, urteroko moduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!