Festetako errifa saritua: 8.268

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 3a, 02:00

Portuko San Joan Txiki jaietan errifa atera ohi dute, festak antolatzeko dirua atera ahal izateko. Zozketa joan den ostiralean egin zuten eta 8.268 izan da zenbaki saritua, festa batzordeko arduradunek Kronikari esan diotenez. Festa batzordeak eskerrak eman dizkie errifak erosi zituzten guztiei, festetara azaldu diren guztiei eta auzotar guztiei, emandako laguntzarengatik. Aurtengo festen emaitzarekin gustora daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!