Gaurtik asteazkenera Hernaniko Igeriketa Kirol Elkarteko kideak Gorlizko aterpetxean izango dira. Urtero egiten dute irteeraren bat denboraldia hasteko eta bertan hainbat ekintza burutzeaz gain, taldea bildu eta giro ona sortzen saiatuko dira, hasi berri zein beteranoak. Irteera Sagastialde Berritik egingo dute gaur, goizeko 10:00etan. Bueltan ere Sagastialdera etorriko dira, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!