Arraunean proba egin nahi dutenentzat zita Elorrabin

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 2a, 02:00

Hernani nahiz inguruko neska-mutilentzat izango dira ikastaroak, iraileko larunbat eta igandeetan. Gaur, 10:00etan izango da.

Arrauna probatu nahi duten neska-mutilentzat ikastaroa antolatu du arraun elkarteak, iraileko larunbat eta igandeetan, Elorrabin. Nahi duen guztiarentzat daude ateak irekita, bai Hernaniarrentzat, nahiz Hernanitik kanporakoentzat. Larunbatetan arratsaldeko 16:00etan izango dira ikastaroak eta igandetan goizeko 10:00etan. Harrobia indartu nahia Hernanik berriz atera du trainerua aurten eta asmoa da pixkanaka pixkanaka kluba indartzen joatea. Horretarako harrobian egin nahi du lan klubak eta neska-mutilei arraunean erakutsi eta gazte mailako traineruak ateratzen hasi. Iraileko ikastaro hauetan herriko gazteek proba egitea da helburua, kirol honetarako grina sortzeko. Atzo, bazkideak egiten Kluba indartzeko bide honetan, diru iturria da indartu beharreko beste alor bat, eta horretan ari da buru-belarri Hernani. Lehengo bazkideak nahiz berriak, egin nahi dituzte bazkide, aurrekontu haundia behar baita arraunean. Atzo, mahaia jarri zuten Kale Nagusian eta 30 bazkidetik gora egin zituzten, Kronikari esan ziotenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!