Datorren asteko Garagardo Azokarako lanak banatzeko bilera, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 5a, 02:00

Irailaren 13tik 16ra bitartean izango da IV. Garagardo Azoka, Atsegindegin.

ERRUGBI elkarteak antolatuta, irailaren 13tik 16ra bitartean IV. Garagardo Azoka izango da, Atsegindegin. Hori dela eta bilera egingo dute astelehenean egin beharreko lanak banatu, eta batez ere, barrako txandak zehazteko. Errugbi elkarteak gogorarazi du Garagardo Azoka elkarterako diru sarrera nagusienetakoa bihurtu dela, jendearen inplikazioari esker. Bilera astelehenean, hilaren 10ean izango da, arratsaldeko 20:00etan, Landare Tokiko Errugbi Elkartean. Bilerara deituta daude, Landareko elkarte gastronomikoko kideak, gurasoak, jokalariak eta jokalari izandakoak. Printzipioz honela banatuko dituzte barrako txandak: osteguna hilak 13, elkarte gastronomiko kideak; ostiralean, jokalariak; larunbatean gurasoak; eta igandean jokalari izandakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!