Hernanik irabaziz jarraitzen du aurredenboraldian

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 2a, 02:00

Emakumezkoen ligako taldeak 2-0 irabazi zion atzo Ostadar taldeari Zubipen eta erakutsi dute denboraldia hasteko indartsu daudela. Errealaren aurka galtzea normala da, baina gainerako partiduetan itxura ona eman dute txuri berdeek. Atzo baloiaren kontrola izan zuten eta ondo mugitu zuten. Aukera asko ez izan arren 2 gol egin zituen Hernanik. Liga asteburuan hasiko du Hernanik, eta bihar egingo da partiduen zozketa. Hala ere, baliteke lehenago lagunarteko beste partidu bat ere jokatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!