Gorengo mailako taldeak Euskaldunaren aurka jokatu zuen Larramendi torneoa joan den ostiralean Andoainen eta 0-1 irabazi zuten txuri berdeek. Jabik partidu bukaeran sartutako golak eman zion garaipena Hernaniri. Aurredenboraldiko azken partidua izan zuen Hernanik, datorren asteburuan hasiko baitu liga Eibarren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!