IKASTURTE berria hasi da, oporretatik bueltan pixkanaka-pixkanaka kalea ari da jendez betetzen. Hala ere, irailean lana egin edo ikasteaz gain, izango da non denbora pasa, kultur egitaraua bete-betea baitator. Ekintzak datorren asteburutik aurrera hasiko dira. Irailaren 8an Kalez Kale Kantari ekimeneko kideek kale buelta egingo dute kantu herrikoiak abestuz eta Kaxkotik urrunago, ZikuƱagan, larunbat eta igandeko jaia izango dute.
Irailaren 16ko asteburua ekintzez betea
Irailaren 15-16ko asteburuan izango dira ekitaldi gehien. Garagardo azoka izango baita irailaren 13tik 16ra, Sagarra eta sagardoaren eguna ere bada irailaren 16ean, eta egun berean izango da Wukroko haurren aldeko bazkaria eta gazteen trikitixa txapelketa. Igande musikatuak ere asteburu horretan hasiko dira, igandean, eta iraila osoan zehar igandero izango da musika Tilosetan.
Karabel auzoko eguna eta Mugarri eguna
Iraila bukaeran, hilaren 22an, Karabel auzoko eguna izango da. Irailaren 25ean kurtsoko aurreneko ipuin kontaketa izango da haurrentzat liburutegian. Irailaren 29an, Mendiriz Mendik antolatuta 18garren Mugarri festa izangoda. Bertan Hernani inguratzen duten parajeak ezagutu ahal izango dira.