Errugbi eskolako entrenamenduak hasiko dira gaur, arratsaldeko 18:30etan. 6-14 urte arteko neska-mutilei, aurretik ibiliei nahiz kirol hau probatu nahi duten guztiei, dei egin die errugbi elkarteak entrenatzera azaltzeko. Bestalde, gurasoekin ere gaur izango da bilera, 20:00etan Landaren, errugbi eskolako helburuak azaldu eta garagardo azokari buruz hitz egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!