«Azken partidutik mentalki oso bizkor atera nintzen»

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 1a, 02:00

KOTETO Ezkurra puri-purian iritsi da finalera, azken partiduetan ondo jokatuta eta ´konfindantza haundiarekin`. Ondo sakean, ondo peloteoan, eta ´fisikoki oso ongi`. Ezkurra bezalako pelotari batek bere burua horrela ikusten badu ezinezkoa ematen du txapelak alde egiteak, baina ´finala beti finala da` eta hor eragin berezia izaten dute nerbioek eta sentsazioek. Doneztebeko aurrelariak azaldu duenez, nerbioek ez dute gehiegi zigortzen finaletan ´tentsio puntu bat izaten dut, eta hori behar izaten da ongi jokatzeko`. Aitortzen du beretzat buruz burukoa ez irabaztea frakaso bat dela ´baina ez zait mundua gainera etortzen garai batean bezala`. Lesio bat medio iaz ez zuen txapelketa jokatzerik izan eta kanpotik begira ´oso gaizki` pasa zuen. Aurten gogo bereziz ekin dio beraz txapelketari, jokatu eta irabazteaz nekatzen ez den doneztebearrak, buruz buruko hamargarren txapelaren bila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!