«Kotetori irabazteko badakit dena ondo egin behar dudala»

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 1a, 02:00

Patxi Zeberio da iazko txapelduna, buruz bururako doain haundiak eta iaztik txapel bat ere baduena. Bere hitzetan horrek lasaitasun pixka bat emango dio gaurko finalerako: ´beti izan dut buruz buruko txapel bat irabazteko ilusioa, eta iazkoa etxean izanda lasaiago nago orain`. Baina txapel hori Kotetori irabazteak balio erantsi bat leukake eta hori badaki elduaindarrak: ´Historiara pasako den pelotari bat da Koteto eta berari final bat irabaztea berezia izango litzateke`. Zeberiok baditu Kotetori irabazteko aukerak, eta hala erakutsi zuen finaleurrean biek jokatu zuten partidu hasieran: ´Berari irabazteko dena egin behar da ondo: sakatu oso ondo, peloteoan egurra eman eta aukera dagoenean tantoa bukatu. Baina ondo jokatzen badut badakit gerra eman diezaiokedala eta irabazi nezakeela. Aurreko partiduan behera egin nuen fisikoki, partidu asko jokatuta bainegoen, baina orain hobeto nago`
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!