Errioxara irteera

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 7a, 02:00

Osiñagako auzo elkarteak irteera antolatu du Errioxara, irailaren 16rako. Plana da Gasteiz ondoan hamaiketakoa egin, eta Briñas herrira joatea bodega bat bisitatzera eta bazkaria inguruko jatetxe batean egitea. Autobusa auzo elkarteak ordainduko du eta irteeraren prezioa 30 eurokoa da. Bidaiara joan nahi duenak lehenbailehen jarri behar du harremanetan auzo elkarteko zuzendaritzako kideren batekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!