Hernaniko trainerua atzo Kontxako sailkapen estropadan izan zen eta 20garren postua lortu zuen, Ur-kirolaken aurretik bukatuta. Hernaniarrek espero zuten postua lortu zuten, kontuan hartu behar baita ACR-1 mailako traineru bakarra zela. Atzo, honako traineru hauek sailkatu dira Kontxako estropadarako: Hondarrabia, Urdaibai, Zarautz, Orio, Castro, Pedreña eta Tirán (Arraun Lagunak lehendik klasifikatuta dago). Kontxako estropadak
irailaren 2 eta 9an izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!