Etxerat elkarteak kontzentrazioa deitu du gaur, 20:00etan, hileko azken ostirala izaki Gudarien plazan. Beren senideen eskubideen alde kalera ateratzera behartuak daudela diote Etxerateko kideek ´nahiz eta behin baino gehiagotan euskal gizarteak bat egin aldarrikapen hauekin oraindik ez baitira gauzatzen`. Dei egin diote herritarrei bertara azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!