Biteriko ikastaroetako aurre matrikula astelehenetik ostegunera egin behar da

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 31a, 02:00

BITeri kultur etxeko ikastaroetan izena eman nahi dutenek datorren astelehenetik ostegunera (biak barne) eman behar dute izena, Biterin bertan 09:00-13:00 eta 16:00-20:00. Aurten hamabost gai desberdinetako ikastaroak izango dira eta bakoitzean maila eta ordutegi aukera eskaintzen dute. Ikastaro gehienak urrian hasiko dira eta ekainera arte iraungo dute. Izen ematen duen jende kopurua, dauden lekuak baino haundiagoa bada, zozketa bidez erabakiko da ikastaroetan parte hartuko duen jendearen zerrenda. Zozketa irailaren 7an egingo da, eguerdiko 12:00etan, Biterin. Matrikula egiteko epea, berriz, irailaren 10etik 14ra izango da, aurre matrikula egiteko ordutegi berean.

Ikastaroak
-Plastika
 -Pintura-marrazketa
-Laburmetrai tailerra
- Dantza garaikidea
-Dantza latinoak
-Saloiko dantzak
- Tai-chi Chikung
- Yoga
- Eskulanak
- Altzariak
zaharberritzea
- Egur taila
- Antzerkia
ñ Harri taila eta eskultura
ñ Argazkigintza 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!