Arraunarentzat urteko egunik garrantzitsuenak iritsi dira eta gaur 21 traineru ariko dira Kontxarako sailkapen estropadan, dagoeneko sailkatua dagoen Arraun Lagunak taldearekin zein zazpi traineru lehiatuko diren erabakitzeko. Hernaniarrentzat erronka haundiegia izango da lehen zazpi postu horietako lehia, eta beste hainbat traineruk bezala, paper txukun bat egitea izango dute helburua. Traineru guztiak erlojuaren kontra lehiatuko dira, arratsaldeko 18:30etan hasita eta zozketak agintzen duen ordenean. Sailkatzen diren traineruak irailaren 2an eta 9an jokatuko dute Kontxako bandera.
Etzi bazkideak egiten
Etzi larunbata, bazkideak egiteko mahai bat jartzekoa du arraun elkarteak Kale Nagusian. Eguerdi partean egongo dira bertan eta taldeko kamisetak ere salduko dituzte.
Ikastaroak martxan
Arraun elkarteak arraun ikastaroak antolatu ditu animatzen den guztiarentzat, hernaniar nahiz kanpokoentzat. Larunbat arratsaldeko 16:00etan eta igande goizeko 10:00etan izango dira, Elorrabin, eta adin guztietako neska-mutilentzak irekia izango da eta debaldekoa. Hernanik etxeko arraunlarien beharra du eta harrobia lantzeko helburu horrekin antolatu dituzte ikastaroak. Bestalde, garai batean arraunean ibilitako jendeari ere dei egin dio Arraun elkarteak, jendeari arraunean erakusteko ere dakitenak behar baitira.